Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ALBISTEAK



Jarduera Soziokulturalak

GABONZAHARRA 2018 Abenduaren 31ko. lehen ordutik bost ordura disco show. Tony DJ’ live show.


ACTUALIDAD



Gimnasioa

Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa. Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak ...


ACTUALIDAD


EVENTOS


Urri 2019
Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Domingo
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031

No hay eventos proximamente


INSTALAZIOAK

Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten.

Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte.

Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen.

Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak.

Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo erabiltzaileei traba egiten dien beste edozein jarduera ere.

Guztion ardura da berdeguneak baldintza egokietan mantentzea.

Gehiago irakurri

Aldagela orokorretara sartzeko korridorean dago botikina.

Sorosleak arduratzen dira horretaz. Zerbitzu hori behar baduzu, joan sorosleak dauden tokira: igerileku estalia edo kanpoaldeko igerilekuak. Atezaindegitik ere euren zerbitzuak eskatuko dituzte barne-komunikazioaren bidez.

Nafarroako Gobernuaren araudiek zehazten dute botikinaren ekipamendua.

ERABILTZAILEEN SEGURTASUN HOBEA ZAINTZE ALDERA, LAGUNAK ZERBITZUAK HIRU DESFIBRILADORE ERDIAUTOMATIKO DITU (DESA);  BOTIKINEAN,  ATEZAINDEGIAN ETA TABERNAN.

Gehiago irakurri

Bulego nagusia sarrerako atondoan dago.

Aurrez aurreko zerbitzua ematen du astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara.

Ordutegi horretatik kanpo gestioren bat egin behar baduzu, deitu telefonoz 09:00etatik 15:00etara.

Lehenbiziko solairuan jarduerei buruzko bulegoa dago; bertan Lagunak Zerbitzuko kirolarekin lotutako kontsultak eta gestioak egiten ahal dira, baita kulturarekin eta aisiarekin lotutakoak ere.

Beste edozein kontsulta edo iradokizun egin nahi izanez gero, honako helbide hau ere erabiltzen ahal duzu: abonados@sociedad-lagunak.com

Gehiago irakurri
INFORMAZIO OROKORRA

 

INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT

Gehiago irakurri

HITZORDUA  ESKATZEKO 635717793-RA DEITU edo IDATZI POSTA ELEKTRONIKO HONETARA lagunakfisioterapia@gmail.com

Los precios de los tratamientos son los siguientes:

  • Tratamiento 55 min 35 €
  • Tratamiento 35 min 25 €
  • Tratamiento bono de 5 (55 min) 160 €
  • Tratamiento bono de 5 (35 min) 120 €
  • Tratamiento bono de 10 (55 min) 300 €
  • Tratamiento bono de 10 (35 min) 210 €
  • Primera Consulta* (65 min) 40 €

Gehiago irakurri

Lagunak Udal Zerbitzuak belar artifizialeko bi futbol-zelai ditu: bata 11ko futbolean aritzeko, eta, bestea, 7ko futbolean aritzeko.

Futbol-atalaren entrenamenduak egiten dira bertan. Gure futbol-atalak asko erabiltzen dituenez, mugatuta dago bestelako erabiltzaileen erabilera; Lagunak Zerbitzuko kirol-bulegoan eskatu behar dute horiek futbol-zelaia erabiltzeko.

 

Gehiago irakurri

Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa.

Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak Zerbitzuko erabiltzailearen osasuna hobetze aldera. Bertan lasterka egiteko zintak, bizikletak, stepak, arraunean aritzeko zintak, eliptikoak, eta beste tresna batzuk badaude, baita muskulazioa lantzeko eremu bat eta pisu libreko (halterak, diskoak eta barrak) eta luzaketak egiteko beste bat ere.

Gimasioaren erabiltzaile guztiek ikastaro bat egin beharko dute makineriaren erabilerari buruz, edo ziurtatu eta frogatu beharko dute beste gimnasio, klub edo halako batean egin dutela jadanik. Kontua da ziurtatzea erabiltzaileak gimnasioko makinak ezagutzen dituela geroko lesioak saiheste aldera.

Gainera, hala nahi duten erabiltzaileek lan pertsonalizatuko plan bat izanen dute gimnasioan lantzeko.

Derrigorrezkoa da kirol jantzia eta oinetako egokiak eramatea. Saiatu ez sartzen kaleko oinetako zikinekin.

Derrigorrezkoa da eskuoihala erabiltzea bankuetan eta eserlekuetan egoteko.

Erabilera txandak errespetatzea garrantzizkoa da, baita gehienezko erabilera denborak ere. Arau orokor gisa, makina kardiobaskularretan (zintak, bizikletak…), gehienez ere, 20 minutu uzten zaizue saioko, beste abonatu bat txanda itxaroten badago.

Erabili ezazu txartela aretoan sartzeko. Txartela norbanakoarena da eta besterenezina.

Ordutegia:

Irailetik ekainera, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 21:30era; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Monitorea ordutegi honetan egonen da bertan:

Irailetik ekainera, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 21:30era. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 10:00etatik 12,30etara eta 17:00etatik 21:30etara. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

2019KO IZEN EMATEAREN BERRITZEA

2019KO EMATE BERRIA

GIMNASIOAREN ERABILTZAILE FITXA

2019KO EGUTEGIA

Gehiago irakurri

Hamakak gordetzeko etxola patinodromoaren ondoan dago, eta udako garaian bere hamaka gorde nahi duten abonatu guztien zerbitzura dago.

Ekainaren 1etik irailaren 15era dago erabilgarri.

Erabiltzeko arauak

  • Soilik hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzen ahal dira bertan.
  • Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko zuloek ez dute jaberik.
  • Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko egokitako lekuan sartu behar dira; beraz, korridorea erabat libre utzi behar da.
  • Araudia bete ezean, altzariak aterako dira.
  • Ekainaren 1etik irailaren 15era baino ez da erabiliko. Beharrezkoa da aulkiak eta hamakak eramatea ixten den eguna baino lehen. Bestela, materiala edukiontzian sartuko da.

Gehiago irakurri

Haurrentzako parkea plisti-plasta aritzeko igerilekuaren ondoan dago.

Jolasteko zenbait elementu ditu, adin guztietarako egokiak.

Gurasoek edo arduradunek zaindu behar dituzte haurrak uneoro.

Gehiago irakurri
INSTALAZIOAK
ERABILTZEKO ARAUAK

Gehiago irakurri
EZAUGARRI OROKORRAK
OINARRIZKO ARAUDIA

Gehiago irakurri
SARBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA
ALDAGELA
INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT

Gehiago irakurri
INSTALAZIOAK
SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

Gehiago irakurri

Lagunak Udal Zerbitzuak kiroldegi estalia du pilotalekuaren eta futbol-zelaien ondoan.

1.521 m²-ko azalera eraikia du, eta 1.092 m²-ko pista bat dago bertan. Guztira, 13,40 metroko altuera dago pistan.

Kiroldegiko pistaren zoladura hormigoizko zolata da, kuartzo erara leundua.

Taldeentzako bi aldagela ditu, epaileentzako beste bat, harmailak, baita arauzko pista bat ere, saskibaloian eta eskubaloian aritzeko.

Saskibaloi, eskubaloi, eta gimnasia erritmikoaren atalen entrenamenduak egiten dira bertan.

Gehiago irakurri

El servicio municipal Lagunak dispone desde finales de 2011 de una pista de padel descubierta situada junto a las pistas de tenis.

Para su uso es necesario realizar la oportuna reserva en portería y solicitar la llave, previa entrega del carnet de abonado. Al finalizar el uso, debe quedar cerrada y devolver la llave en portería.

Los usuarios de la instalación son los responsables de lo que en ella ocurra durante el tiempo que dure su reserva, no debiendo permitir el acceso a personas no identificadas. Ante cualquier situación anómala deberán comunicarlo en portería.

El encendido de las luces debe solicitarse en portería.

La reserva de la pista de padel se realiza en portería con dos días de antelación. A las 20:30 horas sale la hoja de reservas y sólo se atenderán las reservas presenciales. En caso de más de una solicitud de reserva para una determinada hora se procederá al sorteo de la misma. A partir de este momento las reservas serán por orden de llegada.

Se permiten las reservas telefónicas con un día de antelación.

Los abonados o usuarios de la instalación no podrán reservar ls pista hasta transcurridas 48 horas de la última reserva. Si en el momento de solicitar su uso estuviera libre, quedará sin validez esta norma.

En la hoja de reserva deberán constar los nombres y los números de abonados de todos los jugadores.

Gehiago irakurri

Lagunak Zerbitzuko patinodromoa 1980an inauguratu zuten. Geroago, 1992an estali zuten estalki metaliko batez.

Patinodromoan nazio eta Europa mailako txapelketa asko jokatu dira, baita 1998ko Mundiala ere.

Patinodromoaren barnealdean pista bat dago, hockey eta eskubaloiko atalek erabiltzen dutena.

Gehiago irakurri

Lagunak Udal Zerbitzuak pilotaleku estali bat du; aldagelak eta 200 ikuslerentzako harmailak ditu.

1987an eraiki zuten Retegi pilotalekua, eta Barañaingo Udalaren Kirol Arloaren mende dago.

Instalazio honetan pilota-atalaren txapelketak eta entrenamenduak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.

Segurtasuna zaintzeko, ezin da larru-paletan aritu.

Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pilotalekua itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.

Barañaingo Udalak du eskumena instalazioan ikuskizunak antolatzeko, baita aparteko erabilera egiteko ere. Horretarako, eremuaren ohiko erreserba egiten du. Horrelako ekitaldietara sartzeko, sarbide zuzena dago Lur Gorritik.

Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.

Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.

Pilotalekua atezaindegian erreserbatu behar da erabili baino bi egun lehenago. 20:00etan argitaratzen da erreserben orria eta soilik erreserba presentzialak hartuko dira. Erreserba bat baino gehiago badaude ordu jakin baterako zozketa eginen da. Une horretatik aurrera, eskatzen diren ordena berean emanen dira erreserbak

Telefono bidezko erreserbak ere onartzen dira egun bat lehenago egiten badira.

Abonatuek edo instalazioaren erabiltzaileek ezin izanen dute pilotalekua erreserbatu beren azken erreserbatik 48 ordu igaro arte. Pista erabiltzeko eskatzen duten unean pista libre izanez gero, arau honek ez du baliorik izanen.
Erreserba egiteko orrian jokalari guztien izenak eta abonatu-zenbakiak idatzi beharko dira.

Gehiago irakurri

Lagunak Udal Zerbitzuak aire zabaleko bi tenis-pista ditu.

Instalazio honetan txapelketak eta tenis-ikastaroak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.

Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.

Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pista itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.

Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.

Tenis-pista atezaindegian erreserbatu behar daerabili baino bi egun lehenago. 19:30ean argitaratzen da erreserben orria eta soilik erreserba presentzialak hartuko dira. Erreserba bat baino gehiago badaude ordu jakin baterako zozketa eginen da. Une horretatik aurrera, eskatutako ordena berean emanen dira erreserbak.

Telefono bidezko erreserbak ere onartzen dira egun bat lehenago egiten badira.

Abonatuek edo instalazioaren erabiltzaileek ezin izanen dute pista erreserbatu beren azken erreserbatik 48 ordu igaro arte. Pista erabiltzeko eskatzen duten unean pista libre izanez gero, arau horrek ez du baliorik izanen.

Erreserba egiteko orrian jokalari guztien izenak eta abonatu-zenbakiak idatzi beharko dira.

 

 

Gehiago irakurri

Solarium-terraza igerilekuen ondoan dago. Erabilera libreko hamakak daude.

Eguzki-bainuak hartzeko leku erlaxagarria da.

Ez da jolasean aritzeko eremu bat, ezta haurrentzako tokia ere.

Urte osoan egoten da irekita, nahiz eta ilunabarrean egunero ixten den, segurtasunagatik.

Neguko denboraldian ere irekitzen da erabiltzaileek hala eskatzen badute. Solarium-terraza erabili nahi baduzu, eskatu atezaindegian, eta berehala irekiko dizute erabil dezazun.

Gehiago irakurri
01. INFORMAZIO OROKORRA
02. ORDUTEGIAK
03. INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT
04. URTEBETETZE-FESTAK

Gehiago irakurri